Actualités

Ciboure part en livre ! Ziburu hartu liburu ! #2022

Chaque année, la programmation de Ciboure part en livre – Ziburu hartu liburu ! s’étoffe, et 2022 ne fait pas exception à la règle ! Cette année, la programmation s’étale de nouveau sur un
mois entier, avec des rencontres d’auteurs, des balades contées, des jeux de piste littéraires… La fête du livre jeunesse sera également marquée par le retour de la Bibliomobile dans les quartiers.

Quant à l’ouverture, le 29 juin, direction Ithurri Baïta, qui ouvre ses portes au public pour des siestes musicales ! Pour l’occasion, les lauréates du Prix de la ville de Ciboure de l’Académie Ravel 2021, Marie-Astrid Hulot et Riina Homma, au piano et au violon, accompagneront Le Chant des Histoires en alternant lecture et musique classique dans un cadre exceptionnel.

Et le 23 juillet, un concert de magie mentale viendra clôturer ce mois dédié à la littérature jeunesse, avec la compagnie Raoul Lambert, qui, grâce à son personnage crooner/looser, presque-digitateur,
vous entraînera dans le monde de l’imposture, où rêve et réalité se confondront.

Emilie Dutoya
Adjointe en charge de la culture, du patrimoine et de la vie associative

Fanny Lascube
Conseillère déléguée en charge de la politique linguistique

Urte batetik bestera, Ciboure part en livre – Ziburu hartu liburu! ekitaldiaren egitaraua gero eta aberatsagoa da, eta 2022an ere hala izanen da! Aurten, ekitaldiak hilabete oso bat iraunen du: idazleekin topaketak, ibilaldi kontatuak, joko-pista literarioak… Gazteendako liburuaren besta kari ere, liburutegi-ibiltaria auzotegietan ibiliko da berriro.

Ekainaren 29an, irekitze egunean, goazen Ithurri Baïtara, bere ateak irekiko baititu etzanaldi musikalak proposatzeko!

Kari honetara, 2021eko Ravel Akademiako Ziburu hiriko Saridunek, Marie-Astrid Hulot eta Riina Homma, pianoz eta biolinez lagunduko dute Le Chant des Histoires, irakurketa eta musika klasikoa aldizkatuz, leku ezin hoberenean.

Uztailaren 23an, buruko magia kontzertu batek gazteen literaturari eskainitako hilabete hori hetsiko du, Raoul Lambert konpainiarekin. Inkaminari izan nahi lukeen crooner/looser honek itxurakeriaren mundura eramanen zaituzte, non ametsa eta errealitatea nahasten diren.

Emilie Dutoya
Kultura, ondarea eta elkarte biziaren ardura duen auzapezordea

Fanny Lascube
Hizkuntza politikaren ardura duen kontseilari ordezkaria