Actualités

Euskararen urtaroa

Euskararen Urtaroa 2 urtero antolatzen da, Euskaraldiarekin aldizkatuta. Euskal Hirigune Elkargoak daraman ekitaldi parte-hartzailea da.

Ekitaldiaren egitaraua herriekin, eragile pribatuekin eta elkarteekin batera moldatzen da, eta biztanleak euskararen inguruan biltzea du xede. Euskaldunentzat, euskaraz bizitzeko parada da; ikasten ari direnentzat, euskara testuinguru jostagarrian erabiltzekoa; eta gainerateko guzientzat, gure hizkuntza  bizia entzutekoa!

2021ean, Euskararen Urtaroa azaroaren 19tik abenduaren 3ra iraganen da.

Ziburuko hiriak gertakarian azkarki parte hartzen du, lurraldeko elkarte guziekin batean urte osoan euskararen aldeko dinamika bultzatuz. Denen artean, programa eklektikoa sortzen da; ekitaldi batzuk denei zuzenduak zaizkie, bertzeak eskoletako ikasleei; batzuk, euskaldunei; bertzeak, euskara ikasten ari direnei ala jakinmina duen orori!

Organisée tous les 2 ans, en alternance avec Euskaraldia, Euskararen Urtaroa, « la saison de la langue basque », est un évènement participatif porté par la Communauté d’Agglomération Pays Basque.

Coconstruite avec les communes et les acteurs privés et associatifs, sa programmation a vocation à rassembler les habitants autour de l’euskara. L’occasion de permettre aux bascophones de vivre en euskara, aux apprenants de pratiquer l’euskara dans un cadre ludique et de donner l’opportunité à toutes et à tous de découvrir cette langue vivante !

L’édition 2021 se déroulera ainsi du 19 novembre au 3 décembre.

La Ville de Ciboure prend part active à l’événement, en impulsant, en collaboration avec l’ensemble des associations du territoire, une dynamique qui perdure dans l’année, autour de la langue basque. Un programme éclectique est ainsi proposé, à l’attention du tout-public, mais aussi des scolaires, des bascophones, des apprenants ou tout simplement des curieux !